Bizkaiko Lurralde Historikoa kontutan arturik erreferentzi modura, zahartze tasa handiena edukirik, zakonago aztertuko ditugu osatzen duten 8 eskualdeak: Arratia-Nerbioi, Gran Bilbao, Durangaldea, Enkarterriak, Gernika-Bermeo (Busturialdea), Markina-Ondarroa, Plentzia-Mundia eta Urola Kosta.
Azken hamarkadako, batez-beste, eskualderik zahartuenak honako hauek dira: Markina-Ondarroa, Gernika-Bermeo eta Gran Bilbao. %21,92, %21,56 eta %21,07rekin hurrenez hurren.
Nahiz eta aipatu ditugun hiru eskualdeak, batez beste, azken hamarkadako zahartuenetarikoak direan, 65 urte edo gehiago dutenen biztanleria gehien gehitu diren eskualdeak honakoak dira: Plentzia-Mungia, Urola Kosta eta Durangaldea. 2007-2017 epean %30,51, %28,20 eta %25,15-ean gehitu da hurrenez-hurren.
Gure ikerketa lana Gernika-Bermeo eskualdera mugatuko dugu, Busturialdea bezala aipaturik hemendik aurrera. 2017Ko datuetan ikusi dezakegun bezala, zahartze tasa ehuneko handiena duen bigarren eskualdea da. Beraz, kontutan edukitzeko datu adierazgarria.
Busturialdea 20 udalerriz osaturik dago (Bermeo, Mundaka, Sukarrieta, Busturia, Murueta, Forua, Gernika-Lumo, Arratzu, Ea, Errigoiti, Muxika, Gautegiz-Arteaga, Mendata, Morga, Ibarrangelu, Nabarniz, Ajangiz, elantxobe, Ereño eta Kortezubi) 2017an, gutxi gora-behera, 46.100 biztanlez osaturik. Esan beharra dago 2012tik aurrera %1,18ko jaitsiera somatu dela biztanlerian, batez ere, ingurunean daudean lan aukera ezagaitik. Kontutan eduki beharreko puntua ekonomia eta eskualdea suspertzeko.
Nahiz eta biztanleri osoaren kopuruan jeitsiera somatua, 65 urte edo gehiagoko biztanlerian igoera nabaria somatu da, %10,72koa izanik. Non Mundaka, Gernika-Lumo eta Bermeon igoera nabariagoa izanik azken hamarkadan; %18,53, %17,41 eta %10,30 hurrenez-hurren.
Busturialdea osatzen duten udalerrien azterketa sozioekonomiko egoki bat burutzeko helburuarekin, “Silarrezko Ekonomia” deritson biztanlerian murgilduko gara. 60 urte edo gehiago duten biztanleria non dituzten beharrak asetzeko helburuarekin aukera ematen duten ekonomia berritzaile bat bideratzeko.
Ikerketa zehatzago bat burutzeko, egokiena zahartzaroko 3 etapak bereiztea litzateke.
- 60-74 urte: Zahartzaro aktiboa. Erretiroa prestatzen, orain dala gutxi erretiratua edota denbora bat daramatenak erretiroan aurkitzen ditugu. Bizi kalitate onakin, osasun onakin, karga ekonomiko barik (maileguak) edota familiar karga barik, prest aurkitzen direnak erronka berriei aurre egiteko bizitzako etapa berri honetan.
- 75-85 urte: Trantzisioa. Osasuna gutxika makaltzen doa eta kasu batzuetan kanpokoen laguntza, familikoena edo ez, behar dute eguneroko zereginak burutzeko, baina nolabaiteko independentzia maila mantenduz.
- < 85 urte. Zahartzaroa. Dependentzia maila handiagoa da eta kasu askotan etxez-etxeko laguntzaren beharra daukate, familiko baten laguntza edo egoitzaren batean sartzea.
2017An Busturialdeko biztanleri osoa kontutan edukirik, 13.454 “Zilarrezkoa Ekonomiaren” parte ziren. %60a 60 eta 74 urte bitartean liratekez, garrantzi handiena dutenak ekonomia berezi honetan. Bigarren lekuan 75 eta 84 urte bitarteako biztanleria daukagu, %26,67 batekin. Eta azkenik 85 urte baino gehiago dituztenak ditugu %13,43ko pisuarekin. Nahiz eta azken etapa hau populazio gutxienekoa izan, sektore oso garrantzitsua da, zeren eta bideratzen den gastua handia da dituzten osasun arazoak direla eta. Gainera, gaur egun, bizi itxaropena 82 urtekoa da (emakumezkoetan gizonezkoetan baino gehiago) beraz gero eta zarriago aurkitzen ditugu ehun urte inguru dituzten biztanleak.
2017An Busturialdeko biztanleria osoaren %29,18 “Silver” ziren, oso datu esanguratsua eta kontutan eduki beharrezkoa etorkizuneko ekintza berritzaileak bideratzeko.