Lanbide-Ekimenak agentziatik eta Zilar Ekonomiaren sektoreak eskaintzen dituen aukera, potentzialtasun eta beharrizanen ondorioz, URDAIBAI SILVER proiektua bideratu da.
Europar Batasunetik “Zilar Ekonomia” honela definitzen dute: Gastu publikotik eta kontsumitzaileetatik abiatuz irekitzen den aukera. Biztanleriaren zahartzea dela eta azken urteotan demografiaren aldaketa garrantzitsua nabaritu da, 60 urtetik gorako pertsonen merkatuaren behar espezifikoekin loturik.
2017. urtean Busturialdeko biztanleri guztiaren %29,18-k “Zilar Ekonomia” osatzen zuten. Eta hurrengo urteetarako ehuneko handiago bat aurreikusten da. Hori dela eta, Busturialdean bizi diren hirugarren adinaren beharrak identifikatzeko eta asetzeko helburuarekin URDAIBAI SILVER habiatu da. “Zilar Ekonomiak” sektore ezberdinetan duen eragina aztertzeko, hala nola osasuna eta elikadura, aisia, garraioa, turismoa esaterako.
HERLBURUA: Busturialdeko “Silver” biztanleriaren ikerketa sozioekonomiko bat burutu. Ondorioz sortzen diren produktu edo zerbitzu berriak identifikatu eta negozio eredu berriak ezarri nagusien bizitza kalitatea hobetzeko.