Erakundeak 3.000 pertsona nagusi ingururi ematen die arreta Bizkaian, bakardadea arintzera, tratu txarrak, gehiegikeriak edo ardurabakotasuna prebenitzera… zuzendutako zenbait egitasmoren bitartez.
Bizkaiko Gurutze Gorriaren arreta jasotzen duten pertsona nagusien %18 «bakardade» egoeran bizi da. Gurutze Gorriak azken urteetan 65 urte edo gehiago dituzten pertsonen artean pertsona bakarreko bizikidetza unitateek gora egin dutela ikusi du, proportzioak Europako beste herrialde batzuetan baino baxuagoak diren arren. Hortaz aparte, erakundetik azpimarratu dutenez, Espainian bakarrik bizi diren emakumeen proportzioa gizonena baino altuagoa da (2015: emakumeak %29 inguru, eta gizonak %14 inguru).
Urtero, erakundeak 3.000 pertsona nagusi ingururi ematen die arreta Bizkaian, «bakardadea arintzera, tratu txarrak, gehiegikeriak edo ardurabakotasuna prebenitzera, zahartze…