Adinekoen elikadurari buruzko gida bat argitaratu du Euskal Herriko Unibertsitateak

fruit-2305192_1920
Iturria: pixabay

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Argitalpen Zerbitzuak «Guía práctica de alimentación para personas mayores» izenburuko liburua plazaratu du. Gidak nutrizioaren arloko gomendioak biltzen ditu, adinekoei zuzenduta, EHUk jakinarazi duenez.

 

BILBO. Virginia Andia Gasteizko Udaleko San Prudentzio Adinekoentzako Zentro Integraleko dietista-nutrizionistak eta EHUko irakasleak diren Carlos Abeciak (Osasun Publikoa), Enrique Etxebarriak (Fisiologia) eta Alfredo Fernández, Iñaki Milton eta María Puyk (Farmazia eta Elikagaeien Zientziak) parte hartu dute liburuan. 

Egileen arabera, zahartzea prozesu konplexua, atzeraezina, progresiboa eta naturala da, eta organismoa ingurunera egokitzeko gaitasuna mugatzen duten aldaketa morfologiko, psikologiko, funtzional eta biokimikoak dakartza. Zahartze prozesuari lotutako aldaketek eragina dute adinekoaren nutrizioan eta elikaduran.

Hori dela eta, adin horretan elikagaien premia espezifiko bat dago, eta horregatik dira kalteberak adinekoak nutrizioaren ikuspuntutik, ikuspuntu sozioekonomikotik eta osasunaren ikuspuntutik. 

Beraz, adinekoek arreta soziosanitario handia eskatzen dute hainbat eremutan, eta eremu horietako bat nutrizio arreta da. Nutrizio arreta ezinbestekoa da prebentziorako eta ahalik eta nutrizio egoerarik onena lortzeko, eta kontuan hartu behar da osasunaren ikuspuntutik eta ikuspuntu psikologiko eta sozialetik bizi kalitate egokiarekin zahartzeko prozesuaren faktore nagusietako bat izango dela.

Jarraitu irakurten: http://www.deia.eus

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s