Osasunerako Mundu Erakundeak (OMS) «Hiri adeitsuak adinekoekin» proiektua sustatu eta ondorengo xede du: hiri, udal eta komunitateei laguntzea beren buruari adinekoen ikuspegitik begiratzen, identifikatu ahal izateko zer alderditan eta zer eratan izan daitezkeen adeitsuagoak adinekoekin.
Hala, Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia adin guztientzako lurralde bihurtu nahi du, eta, horretarako, zahartze aktibo eta osasungarri baterako baldintza egokiak sortu eta bultzatu nahi ditu. Helburu hori lortzeko, egokitzat jotzen du OMEk «Hiri adeitsuak adinekoekin» proiektuan proposatutako metodologia
Gauzak horrela, Bizkaiko aldizkari ofizialak 2019 uratarrilaren 14ean argitaratu duen foru dekretuan Bizkaiko Foru Aldundia Osasunaren Mundu Erakundearen metodologian oinarritu da. Toki- erakundeek Bizkaia adin guztientzako lurralde bihurtzeko eta zahartze aktiborako baldintza egokiak sustatzeko Bizkaiko Lurralde Historikoan 2019an egiten dituzten proiektuetarako diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdi publikoa onartu ditu.
Diru-laguntza jaso nahi duten erakundeek eskabideak aurkezteko epea foru dekretu hau indarrean jartzen den egunean hasi eta 2019ko maiatzaren 31n amaituko da. Eskabideok toki hauetan aurkeztu behar dira: Gizarte Ekintza Saileko Prestazioen eta Diru-laguntzen Zerbitzuan (Lersundi kalea, 14, Bilbo-48009), edo Herri Administrazio Publikoen Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehaztutako erregistro edo bulegoetako edozeinetan.
Informazio gehiagorako: http://www.bizkaia.eus/lehendakaritza/Bao_bob/2019/01/14/I-1211_eus.pdf?hash=35742dea918d9b2e588453e952f5ce80