Psikoestimulazio tailerra izango da Bermeon dementzia arina daukienentzako

Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuak (GOUP) dementzia fase arinean dauken pertsonei zuzenduta, Psikoestimulazio tailerra eskainiko dau laster. Tailer horretan parte-hartzea dohainik da eta interesatuek Gizarte Ongizatearen Udal Patronatuan emon behar dabe izena. Ekimenaren helburua da dementziaren galera prozesua geldotzea.

«Horregatik, parte hartzaileek dementzia fase arinean izan behar dabe», azaldu dabe. Psikoestimulazio tailerra martitzen eta eguenetan eskainiko da Erreten Lamerako lokalean. Horrez gainera, Bermeoko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuak mendekotasuna dauken pertsonen familiako zaintzaileei zuzendutako laguntza psikologikoa eskaintzen dau. Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuak azaldu dauenez, mendekotasuna dauken pertsonen familia zaintzaileek «askotan antsietatea, depresioa edota gainkarga sufritzen dabe».

Laguntza psikologikoaren helburua da, beraz, sintoma horreek sufritzen daben familiar zaintzaileetan horreek gitxitzea eta ez daukienei saihesten laguntzea. Laguntza psikologikoa jaso-tzeko baldintza mendekotasuna dauken pertsonen familia zain-tzailea izatea da. «Zerbitzu hau be doakoa da», gogorarazo dabe iturri berdinek.

Iturria: https://www.elcorreo.com/bizkaia/costa/psikoestimulazio-tailerra-izango-20190302202321-nt.html?fbclid=IwAR2Jzc-uoF61rzgIAzDD45r3DqlGAqeI1di0J9dK4AmwwXTsMr0uM397vBE

 

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s